Gau Beltza ate joka dugunez, baratzean bildutako kalabazak hustu ditugu. LH 5 eta 6. mailakoak joan dira gelaz-gela Gau Beltzaren inguruko azalpenak ematera, eta ondoren, denon artean kalabazak hustu ditugu. Laster jarriko diegu kandela barruan!
LH 5. eta 6. mailakoen ekarpena:
Urriaren 23an LH 5 eta 6koak beste geletara kalabazak eraman genituen. Lehenengo gure burua aurkeztu genuen eta Gau Beltzean lehen zer egiten zen esan genien.
"Guk liburu bat irakurri dugu eta hemen ere ospatzen zela jakin dugu. Hemengoak Gau Beltza izena du. Urria bukaeran azaroa hasieran kalabazak hustu eta aurpegi forma ematen zien. Barruan kandelak sartzen ziren eta iluntzen zuenean kale bazterretan jartzen zituzten. Mutilek jartzen zituzten neskei beldurra emateko eta batzuetan lortzen zuten eta beste batzuetan ez."
Ondoren Gau Beltzari buruzko bertsoak abestu genituen. Eta gero kalabazak hartu eta txapela kendu genien. Jarraian barrutik hustu eta aurpegi forma marraztu genien moztu ahal izateko. Moztu genuenean txapela jarri eta kalabazei argazkia atera genien.
Gustora aritu ginen.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina