Gaur ikasle ohiak etorri dira ipuinak irakurtzera. Mila esker Ekhi, Amets, Markel, Noa eta Arane. Oso gustura egon gara!
2026/10/23
2026/10/15
ESKOLAKO IRRATIA MARTXAN
Gaur ikasturteko lehen irratsaioa izan dugu. Aurkezleak LH 5-6ko ikasleak eta teknikariak Thiago eta Manex izan dira. Saio honetan LH3-4koek Zestoako irteerari buruz eta LH1-2koek egindako elkarrizketa interesgarria entzungo ditugu. Bukatzeko, HHkoek gaurko menua zein den gogoraraziko digute. Irratsaioa entzuteko hemen klikatu.
Entzun eta gozatu!!!
2026/10/08
ALAITZ ETA SARA IRAKURLE
Gaur Sara eta Alaitz izan dira HH2 eta 3 urtekoekin ipuina irakurtzen. Primeran irakurri dute Kattalinen ipuina. Txikiak oso gustura egon dira. Mila mila esker bikote!
2026/10/01
BERROBIN TTIPI-TTAPA
Kaixo, denoi:
Asteazkenean honetan 2026/2027 ikasturteko Berrobin Ttipi-Ttapa martxan jarri dugu. Oinez paseotxoa eginez Ekainberriko irteeraz eta aitona-amonen gaztetako kontuez aritu ginen. Ondoren Etxolan hamaiketakoa jan bitartean karta jokoan ibili gara.
Animatu gurekin paseatzera!!!
EKAINBERRIRA BISITA
Irailaren 29an, asteartean, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako ikasleak Zestoan dagoen Ekainberriko leizea eta museoa bisitatzera joan ziren. Hainbat ekintza eta bisita egin ondoren, Zestoako parkean pasa zuten bazkalordua. Eguna aparta izan zen, errepikatzekoa! 😀
Hementxe duzue argazkiak eta bideoak ikusteko linka: Ekainberri eta Zestoa








