2026/05/26

URAREKIN JOLASEAN




 Ostiralean bero handia egin zuenez, gorputza freskatzeko tartea hartu genuen. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailako ikasleek ur jolasak egin zituzten. Lehen Hezkuntzako 3,4,5 eta 6. mailakoak berriz, errekara joan ziren. Arratsaldea giro ezin hobean pasa genuen. ERREPIKATZEKO modukoa!😀

Hementxe duzue argazkiak ikusteko linka:URAREKIN JOLASEAN

HAMAIKETAKO GOXO-GOXOA!

 Aurreko astean, hamaiketako bereziak prestatu genituen: kalabazin tutuak eta sandwich goxo-goxoak. Hementxe dituzue hainbat argazki:















2026/05/22

Sukaldean gozo gozo



Gaur goizean sukaldean aritu gara eta palmeratxoak eta croissant txikiak egin ditugu. Oso gustura aritu gara eta emaitza ezin hobea izan da. 

 
Arratsaldean errekan ibili ondoren jan ditugu. Eskerrik asko LH3 eta 4koei!!! 



 
 


 

2026/05/15

Orioko kanpaldia

 Maiatzak 11 eta 12an, Orion egon gara.

Hemen duzue prestatutako bideoa.

Ea zer iruditzen zaizuen!!!!






BABARRUNAK EREIN DITUGU!

 

Gaurkoan, HH-ko ikasleek baratzean landatu nahi dituzten babarrun aleak erein dituzte eskolan. Lurra, ura eta eguzkiaren laguntzarekin ea norainoko landareak egiten diren. 😀

Hementxe duzue argazkiak ikusteko linka: Babarrunak ereiten

2026/05/14

Ainara nutrizionista

Gaur farmazian lan egiten duen Ainara izan dugu eskolan. Bera nutrizionista da eta elikadura osasuntsuaren inguruan genituen galdera askori erantzuna ematera etorri da.

Kontatu dizkigun gauzen artean bost otordu egin behar ditugula egunean, gosaltzea oso garrantzitsua dela, otordu guztietan berdura edo barazkiak, proteinak eta zerealak jan behar ditugula, lo egitea oso garrantzitsua dela ...

Mila mila esker Ainara, oso gustura egon gara eta asko ikasi dugu!


 

2026/05/07

2026/05/05

ENTSALADA EGITEN!


Oraingoan janari osasungarriekin entsalada bat egin dugu. Ondoren, mahaia ondo atondu eta prestatutako entsalada goxo-goxoa jan dugu. Hementxe duzue argazkiak ikusteko linka: