2026/04/28

Liztorren tranpak

Gaur goizean liztorren tranpetan zer ote zegoen ikustera joan gara. Bi liztor asiatiko handi (agian erreginak, 3cmtik gora neurtzen baizuten) eta euli mordo bat zeuden tranpetan.


Belarmendi taldekoek esan digute 2026tik aurrera debekatua dagoela etxean egindako tranpak jartzea. Etxean egindakoek bertako erlea ere harrapa dezake eta hori lagungarria baino kaltegarriagoa da. Beraiek jarriak dituzte Berrobin liztor asiatikoak bakarrik harrapatzeko modukoak. 

Beraz, ez ditugu gehiago jarriko 

2026/04/21

Kontzertua

Gaur Donostiako kursaalean izan gara Euskadiko orkestrak jotako "Logelan logale" kontzertua entzuten. Musikariek musika jotzeaz gain, eskola desberdinetako haurrek abestu egin dute. Oso politta izan da. Ondoren parke batean bazkaldu dugu.

Joan etorri guztia lineako aurobusean egin dugu. Esperientzia polita, errepikatzeko modukoa. 




 

LITERATURA ASTEA

     Apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna denez, literatur astea ospatuko dugu eskolan. Atzo eman genion hasiera, gustuko liburuen izenburuak idatziz, eta hainbat ekintza egingo ditugu egun hauetan zehar: 

Irakurtzea beti baita abentura zoragarria!

 
    Gaur,  Udal liburutegiko arduraduna, BegoƱa, etorri zaigu eskolara eta  "Maleta Ibiltariaren" funtzionamendua azaldu ondoren, ekimen hau martxan jarri dugu. 


Eskola eta herriko hainbat txokotan irakurtzen...

    

   

        

                         

   

     

      

         

       

Aurtengo liburu zozketako irabazleak hauek izan dira:

               

         

        



2026/04/17

Liztor asiarrentzako tranpak

 Kaixo. Gu LH3 eta LH4koak gara. Gaur goizean liztor asiarrentzako tranpak jarri ditugu. Tranparen ondoan txartel bat jarri dugu inork ez ukitzeko. Baratza zaharretik baratza berrirako bidean jarri ditugu. Ea ikusten dituzuen. 

Hemendik bi astetara tranpak hartuko ditugu ea liztor asiarrak dauden ikusteko.