2026/10/23

Ipuin irakurketa DBHko ikasleen eskutik

Gaur ikasle ohiak etorri dira ipuinak irakurtzera. Mila esker Ekhi, Amets, Markel, Noa eta Arane. Oso gustura egon gara!









2026/10/15

ESKOLAKO IRRATIA MARTXAN

Gaur ikasturteko lehen irratsaioa izan dugu. Aurkezleak LH 5-6ko ikasleak eta teknikariak Thiago eta Manex izan dira. Saio honetan LH3-4koek Zestoako irteerari buruz eta LH1-2koek egindako  elkarrizketa interesgarria entzungo ditugu. Bukatzeko, HHkoek gaurko menua zein den gogoraraziko digute. Irratsaioa entzuteko hemen klikatu.

Entzun eta gozatu!!!

2026/10/08

ALAITZ ETA SARA IRAKURLE

Gaur Sara eta Alaitz izan dira HH2 eta 3 urtekoekin ipuina irakurtzen. Primeran irakurri dute Kattalinen ipuina. Txikiak oso gustura egon dira. Mila mila esker bikote!

 

 

2026/10/01

BERROBIN TTIPI-TTAPA


 Kaixo, denoi:

Asteazkenean honetan 2026/2027 ikasturteko Berrobin Ttipi-Ttapa martxan jarri dugu. Oinez paseotxoa eginez Ekainberriko irteeraz eta aitona-amonen gaztetako kontuez aritu ginen. Ondoren Etxolan hamaiketakoa jan bitartean karta jokoan ibili gara. 

 
Eskerrik asko, gurekin tarte bat konpartitzeko astia hartu duzuen guztioi. Egon erne, hilabetero jarriko dugu hitzordua.

Animatu gurekin paseatzera!!!

EKAINBERRIRA BISITA

 

        Irailaren 29an, asteartean, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako ikasleak Zestoan dagoen Ekainberriko leizea eta museoa bisitatzera joan ziren. Hainbat ekintza eta bisita egin ondoren, Zestoako parkean pasa zuten bazkalordua. Eguna aparta izan zen, errepikatzekoa! 😀

Hementxe duzue argazkiak eta bideoak ikusteko linka: Ekainberri eta Zestoa