2026/10/23

Ipuin irakurketa DBHko ikasleen eskutik

Gaur ikasle ohiak etorri dira ipuinak irakurtzera. Mila esker Ekhi, Amets, Markel, Noa eta Arane. Oso gustura egon gara!









2026/10/15

ESKOLAKO IRRATIA MARTXAN

Gaur ikasturteko lehen irratsaioa izan dugu. Aurkezleak LH 5-6ko ikasleak eta teknikariak Thiago eta Manex izan dira. Saio honetan LH3-4koek Zestoako irteerari buruz eta LH1-2koek egindako  elkarrizketa interesgarria entzungo ditugu. Bukatzeko, HHkoek gaurko menua zein den gogoraraziko digute. Irratsaioa entzuteko hemen klikatu.

Entzun eta gozatu!!!

2026/10/08

ALAITZ ETA SARA IRAKURLE

Gaur Sara eta Alaitz izan dira HH2 eta 3 urtekoekin ipuina irakurtzen. Primeran irakurri dute Kattalinen ipuina. Txikiak oso gustura egon dira. Mila mila esker bikote!

 

 

2026/10/01

BERROBIN TTIPI-TTAPA


 Kaixo, denoi:

Asteazkenean honetan 2026/2027 ikasturteko Berrobin Ttipi-Ttapa martxan jarri dugu. Oinez paseotxoa eginez Ekainberriko irteeraz eta aitona-amonen gaztetako kontuez aritu ginen. Ondoren Etxolan hamaiketakoa jan bitartean karta jokoan ibili gara. 

 
Eskerrik asko, gurekin tarte bat konpartitzeko astia hartu duzuen guztioi. Egon erne, hilabetero jarriko dugu hitzordua.

Animatu gurekin paseatzera!!!

EKAINBERRIRA BISITA

 

        Irailaren 29an, asteartean, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako ikasleak Zestoan dagoen Ekainberriko leizea eta museoa bisitatzera joan ziren. Hainbat ekintza eta bisita egin ondoren, Zestoako parkean pasa zuten bazkalordua. Eguna aparta izan zen, errepikatzekoa! 😀

Hementxe duzue argazkiak eta bideoak ikusteko linka: Ekainberri eta Zestoa

2026/09/16

ESKOLAKO DENDA MARTXAN



Eskolako denda martxan jarri dugu. Baratzetik goizean uzta jaso ondoren, arratsaldean gure produktuak eskolako sarreran salgai jarri ditugu. Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!!!

2026/09/08

IKASTURTE BERRIARI AGURRA

Kaixo, denoi:

Oporrak bukatu zaizkigu eta indartsu ekin diogu ikasturte berriari. Ziur gaude 2026-27 ikasturtea ere irriz, ilusioz eta elkarrekin bizitzeko une ederrez betea izango dugula.  

Hementxe duzue lehen eguneko agurra ikusteko linka. Animo denoi! 

2026/27 IKASTURTE HASIERA














2026/06/25

HAMAIKETAKO BEREZIA

 


Ekainaren 18an, guk geuk prestatutako hamaiketako goxo-gxoxoa dastatzeko aukera izan genuen. 

Hementxe duzue irudiak ikusteko esteka: Hamaiketako berezia

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA

Ekainaren 19an, ikasturteari amaiera emateko eskola guztiak "Salting"era irteera egin genuen. Autobusa hartu, eta Iruñeara joan ginen Salting-ean ibiltzera. Ondoren, gipuzkoa eta nafarroako mugan, Urton, egin genuen geldialdia bazkaldu eta errekan bainua hartzeko. Ura oooooooso hotza egon arren, gustura ibili ginen denok.😀

Hementxe duzue bideoa:


ELDUA ETA ELDUAINERA IRTEERA

 

Aurten ere, inguruko herri eta auzoa bisitatzera joan gara, Eldua eta Elduainera. Goiz pasa polita egin dugu hainbat txoko bisitatuz. 
      



2026/06/17

BERROBI TTIPI-TTAPA

 

Gaur goizean, Berrobi ttipi-ttapa egin dute Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleek. Aiton-amona ugari etorri dira eurekin paseotxoa egitera, eta denon artean pikondo bat landatu dute baratza berrian. Hemendik urte gutxira, piku goxo-goxoak jango ditugu. 😀

Hementxe duzue argazkiak ikusteko esteka: Berrobi ttipi-ttapat 

2026/06/16

SUKALDEA





 LH 5-6 mailakoek eskolako tailerrean sukaldea montatu zuten. Lan bikaina egin zuten, haiei esker ondorengo urteetan lan politak egiteko aukera izango dugu!

AURKEZPENA IRUDIEKIN





2025-26 IKASTURTEKO EMANALDIA

 Ikusi-ikusi ikasturte amaierako emanaldia... Ze polita atera zen dena! Artistaz beterik dago Berrobiko eskola 😍

Emanaldia

2026/06/11

Elikadura osasuntsua

LH 3. eta 4. mailakoak "Elikadura jasangarria eta osasuntsua"ren inguruan aritu gara lanean. Gauza asko ikasi ditugu, hala nola, zer den elikadura osasuntsua, garai batean zer jaten zuten eta gaur egun zer jaten dugun, gehiegizko pisuak zer ekar dezakeen...

Klikatu honako link honetan eta irakurri eta entzun ahal izango duzue ikasi duguna. Ea gustatzen zaizuen! 

 Elikadura osasuntsua

 


 

2026/06/08

ENEKO ETXEGARAI

 Gaur Eneko Etxegarai etorri zaigu.

Azkeneko asteetan bere ipuinak irakurri ditugu eta gustatu zaizkigu. Enekok esan digu bere eta Eduardo Rodríguezen (ilustratzailea) lehen liburua PUAGG! izan zela. Guk irakurri ditugun ipuin gehienetan Marixa azaltzen da. 

Enekok esan digu, bere semeak kasketa harrapatzen zuenean ipuinak kontatzen zizkiola eta horrela haserrea pasa egiten zitzaiola. Horrela behin eta berriz argitaratzea erabaki zuenerarte.

Gaurko elkarrizketan oso gustora egon gara, eskerrik asko Eneko eta jarraitu idazten!!

 




 

 

 

2026/06/04

Berrobiko erreka

 Aztertuz programak lagunduta Berrobiko errekako uraren kalitatearen azterketa egin genuen. Nitratoak, fosfatoak, tenperatura, uhertasuna, pHa, oxigeno disolbatua neurtu genituen. Uraren kalitateari dagokionez osasuntsu dagoela jakin genuen eta asko poztu ginen. Denon artean aurrerantzean ere horrela izateko jator aritu gaitezen!
















1. eta 2. MAILAKO IKASLEEN ABESTIA

  Ikasturtea bukatzeko eta ingeleseko saioetan landu dugun proiektuari lotuta, 1. eta 2. mailako ikasleek abestitxo bat sortu dute, jaki desberdin eta xelebre samarrak nahasiz. Klikatu eta animatu zuek ere abestera!

 ABESTIA

 


 

SUKALDARI LANETAN, ARITZ, IORITZ ETA JARED!

 Aritz, Ioritz eta Jared sukaldari lanetan aritu ziren. Sorpresa goxo-goxoa prestatu zuten. Hortxe duzue bideoa:


2026/05/26

URAREKIN JOLASEAN




 Ostiralean bero handia egin zuenez, gorputza freskatzeko tartea hartu genuen. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailako ikasleek ur jolasak egin zituzten. Lehen Hezkuntzako 3,4,5 eta 6. mailakoak berriz, errekara joan ziren. Arratsaldea giro ezin hobean pasa genuen. ERREPIKATZEKO modukoa!😀

Hementxe duzue argazkiak ikusteko linka:URAREKIN JOLASEAN