2025/10/24

KALABAZAK HUSTU DITUGU!

Gau Beltza ate joka dugunez, baratzean bildutako kalabazak hustu ditugu. LH 5 eta 6. mailakoak joan dira gelaz-gela Gau Beltzaren inguruko azalpenak ematera, eta ondoren, denon artean kalabazak hustu ditugu. Laster jarriko diegu kandela barruan!


LH 5. eta 6. mailakoen ekarpena:

Urriaren 23an LH 5 eta 6koak beste geletara kalabazak eraman genituen. Lehenengo gure burua aurkeztu genuen eta Gau Beltzean lehen zer egiten zen esan genien.  

"Guk liburu bat irakurri dugu eta hemen ere ospatzen zela jakin dugu. Hemengoak Gau Beltza izena du. Urria bukaeran azaroa hasieran kalabazak hustu eta aurpegi forma ematen zien. Barruan kandelak sartzen ziren eta iluntzen zuenean kale bazterretan jartzen zituzten. Mutilek jartzen zituzten neskei beldurra emateko eta batzuetan lortzen zuten eta beste batzuetan ez." 

Ondoren Gau Beltzari buruzko bertsoak abestu genituen. Eta gero kalabazak hartu eta txapela kendu genien. Jarraian barrutik hustu eta aurpegi forma marraztu genien moztu ahal izateko. Moztu genuenean  txapela jarri eta kalabazei argazkia atera genien. 

Gustora aritu ginen.


2025/10/21

EZ DEZAGUN MUNDUA JAN!

Atzo goizean, EnraĆ­za Derechos Elkarteko kideek "ez dezagun mundua jan!" antzezlana eskaini ziguten eskolan. Hementxe dituzue irudi batzuk:


ATZO GOIZEAN GONBIDATU BEREZIAK IZAN GENITUEN ESKOLAN: AGURNE ETA MILA.

Haur Hezkuntzakoak basora joan ginenean gaztainak bildu genituen, eta hamaiketako goxo-goxoa prestatzeko Agurne eta Mila gonbidatu genituen eskolara. Atzo goizean etorri ziren, eta beraien laguntzaz gaztainak danbolinean erre genituen. Ze goxoak, bapo-bapo geratu ginen guztiak janda!

 Eskerrik asko bihotz-bihotzez Agurne eta Mila. Etorri nahi duzuenean gu bisitatzera.

2025/10/17

LHKOAK URIBARRI-GANBOARA EGUN PASA!

Atzo Uribarri-Ganboako urtegira joan ginen  Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak. Bertan, hainbat ekintza egin genituen; besteak-beste, hainbat hegaztiren behaketa, urtegiaren sorreraren inguruko azalpenak eta urtegi inguruan aurkitzen diren ekosistemak ezagutzeko aukera izan genuen. Egun polita pasa genuen! 

2025/10/16

CHIVOS CHIVONES

LH1-2koek gaztelerako saioetan ipuin bat irakurri genuen eta asko gustatu zitzaigunez, antzerkitxo bat egin genuen txotxongilo batzuekin eta abesti bat ere asmatu genuen. 

Ipuina eta abestia entzuteko sartu AUDIOLUBURUAK atalean. LH3-4koei egin genien antzerkitxoa eta asko gustatu zitzaien.

Ea zuei ere gustatzen zaizuen!