2026/02/04

OLES OLES LURRA ESNA ZAITEZ!

 Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailakoak baratza berrira joan dira lurra esnatzeko asmoz. Oles oles abestu diote makilak astinduz, eta udaberriko zein udako uzta bikaina espero dugu. 

GORPUTZ ADIERAZPENA: HIZKIAK SORTZEN!

 Gaur Haur Hezkuntzakoak gorputz adierazpeneko saioa egin dute, eta bertan, euren izenen hizkiak gorputzarekin irudikatzen ibili dira.  Hementxe dituzue hainbat irudi:

D
 Z

L

M

E
A

C

2026/02/03

SAN BLAS OPILA JATEN

Gaurko eguneko ohiturari jarraituz gure eskolan San Blas opila jan dugu. Atzo arratsaldean LH 5-6 mailako ikasleek eskola guztiarentzat opilak prestatu zituzten eta gaur goizean gela guztietatik zatiak banatzen ibili dira. Bejondeizuela!

GORPUTZ ADIERAZPENA: AKROSPORT ETA ZIRKOA

 Kaixo:

Gaurkoan Lehen Hezkuntzako ikasleek akrosport eta zirkoa egin dute gorputz adierazpeneko tailerrean. Hortxe dituzue hainbat argazki:








2026/01/27

LH5-6KOEN ELKARRIZKETA

Gaurkoan LH5-6ko ikasleok nekazaritza munduan aditua den eta eskolako gurasoa den Miriam elkarrizketatu dugu. Gauza askotaz hitz egin dugu: gure baratzeko negutegian landatzeko egokiak diren landareak zein diren, bakoitzari zenbat ur bota behar zaion, ureztatze sistemarik ezagutzen duen eta abar. Eskerrik asko Miriam gugana etorri eta horrenbeste informazio emateagatik. 

Elkarrizketa osorik entzuteko sintonizatu eskolako irratia.

5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!!!