Atzo, Yared, Ioritz eta Aritz sukaldari lanetan aritu ziren eta pizza goxo-goxoa prestatu zuten.
Hementxe duzue bideoa:
Atzo, Yared, Ioritz eta Aritz sukaldari lanetan aritu ziren eta pizza goxo-goxoa prestatu zuten.
Hementxe duzue bideoa:
Gaur hasi gara lehen hezkuntzako ikasleak ikasturte honetako tailerrekin: gorputz adierazpena, pentsamendu konputazionala eta senda belarrak.
LH 3-4 koak baratzan izan gara ilarrak ereiten. Abenduan lan berdina egin genuen baina ez dakigu zergatik ez zen ezer atera. Bigarren saiakera honetan lanak kontu gehiagorekin egiten ahalegindu gara. Ea oraingoan zorte gehiago dugun.
Kaixo, denoi!
Haur Hezkuntzakoak txalburu bila joan ginen aurreko astean.
Hementxe dituzue argazki batzuk:
HHkoak baratzara joan gara eta elurra zegoela aprobetxatuz esperimentu bat egin dugu. Zer gertatzen da elurraren gainera ura botatzen badugu? Erantzuna jakiteko HHko geletara etorri.
Bestalde, udazkenean landatutako barazkiak handitzen hasi direla konturatu gara eta 3 eskarola eta zerba hosto batzuk bildu ditugu. Barazkiak etxean jateko gure artean zozketatu ditugu.
ON EGIN!!!