2025/12/05

IPUIN KONTALARIAK

Eskerrik asko Asier, Laida, Nahia, Aroa eta Inge eskolara ipuina kontatzera etortzeagatik! Oso gustura egon gara, mila esker!!!




EUSKARAREN ASTEA

Aste honetan Euskararen Astea ospatu dugu eskolan. Eskolako sarreran Euskararen txantxangorria euskarari idatzitako mezuekin osatu dugu. Honetaz gain, taloak erre eta jan ditugu eta Herri kirolak ere egin ditugu.

Astea bukatzeko patioan egindako hizkuntzen erabilerari buruzko datuak aztertu ditugu asanblada batean. Datu hauen arabera, gure eskolako patioan euskara da nagusi. 2022an egindako neurketarekin konparatuta euskara gehiago erabiltzen da eta elkarrizketa elebidunak ere gero eta gehiago dira. Datu pozgarria da baina elikatzen jarraitu beharrekoa.

Guztion esku dago, jarrai dezagun euskara erabiltzen eta euskaraz bizitzen!



 




2025/12/01

LIZTOR ASIARRENTZAT TRANPA SINPLEAK

Liztor asiarrentzako tranpak jarri ditugu beheko parkearen inguruan. Nahiz eta garaia ez izan, jarri egin ditugu probatzeko. Ez kendu mesedez. 

Liztor asiarren tranpak egiteko honako bideo hau ikusi dezakezue. Guk horrela egin genituen:

https://www.youtube.com/watch?v=JpvZoCtHuuQ&t=272s

2025/11/19

IZAR PARKERA JOAN GARA!

Gaur goizean Izar Parkera joan gara HH eta LH1-2 gelako neska-mutilak. Poz-pozik ibili gara koltsonetetan saltoka eta txirristetatik ziztu bizian jaitsiz. Errepikatzeko esperientzia izan da aurtengoa ere!