Asteazkenean Yolanda Arrieta idazlearen bisita izan genuen eskolan. Hainbat ipuin eta olerki entzunez, goiz polita igaro genuen. Hementxe dituzue argazkitxo batzuk!
2025/10/10
MARIOLA KANPAINA SOLIDARIOA
Mariola elkarteak beraien kanpainan parte hartzeko gonbidatu gintuen eta guk baietz esan genien. Ikasleok eta irakasleek arropa erabilgarria ekarri genuen etxetik. Eskerrik asko parte hartu dezuen guztioi!!!
2025/10/06
BARATZA BERRIA MARTXAN
Eskolak baratza berria du. Irailean obrak egin zituzten eta urria iristearekin batera bertan lanean hasi gara. Aurten astero gela bakoitza txandaka baratzera joaten hasi gara.
Baratza berriak hamar bankal eta negutegi bat ditu eta oraingoz landare hauek landatu ditugu: eskarola, brokolia, azalorea eta aza. Baratza zaharrean ere porruak landatu ditugu. Negutegian oraingoz ez dugu ezer landatu.
GORA ESKOLAKO BARATZA!!!
2025/10/03
HAUR HEZKUNTZAKOAK BASOAN!
Gaur joan gara haur hezkuntzakoak lehen aldiz basora. Ibilaldi polita izan da eta bidean gaztainak, ezkurrak, intxaurrak bildu ditugu, baina ez dugu onddorik edo perretxikorik aurkitu, ea hurrengoan zortea dugun! 😄
2025/10/02
MERTXEREN KOADROA
Mertxe, irakasle ohiak, berak egindako koadro bat eman digu. Koadroan bi eraikin hautsita daude. Altzairuak, arropa... hautsita ikusten dira.
Mutiko bat dago erdian triste eta kezkatuta ematen du, makila bat dauka eskuetan. Lakua bonbardeatu dutela dirudi.
.jpg)




