2025/10/27

ISRAELEN HISTORIA

Gaur Mertxe etorri zaigu eta Israeleko historia kontatu digu. 

Israel Afrika, Europa eta Asia elkartzen diren eremua dela esan daiteke. Bertan leku ezberdinetako jendea bizi izan da. Adibidez, duela 2000 urte erromatarrak eta juduak bizi ziren Israelen. Juduak Europa osoan zabaldu ziren.

Juduei ez zien lurra lantzen uzten, orduan Errusia, Polonia, Siria... aldera joan ziren. XIX.mendean aparte bizi ziren eta baldintza hobeen bila batzuk Amerikara joan ziren.

Alemaniarren gerra galdu zuten eta Juduen aurka jarri ziren. Juduen errua zela esaten zuten, naziek juduak ez zituzten pertsona moduan ikusten eta hauek desagertzea nahi zuten. Juduei besoan izarra jartzeko eskatu zien, horrela, jakiten zuten Juduak zirela eta ahal zituzten guztiak hil zituzten (6 milioi).

Bizirik geratu ziren Juduek ez zeukaten bizilekurik eta Israelera itzultzen hasi ziren. Han Palestinarrak (arabiarrak) bizi ziren. Pixkanaka Palestinako lurrak hartzen joan ziren eta han bizitzen jartzen.

Orain gehiena Israelek lortu du eta bestea sustsituta dago. Israeleko batzuk palestinarrak ez dituzte pertsona moduan ikusten eta palestinar guztiak desagertzea nahi dute.

Mertxek kontatu digu Jerusalemen hiru erlijioren eraikin garrantzitsuenak daudela (judua, musulmana, kristaua). 

Konponbiderik egon behar badu lehenengo giza duintasuna jarri behar da erdigunean. Hau da, bakoitzak bere burua zaindu eta besteena errespetatu. Elkar begiratzean pertsonak garela ikusi (ama, umea, gizon...).  Denon eta bakoitzaren bizitzari balioa ematen badiogu ezinezkoa da horrelako gertaerarik egotea.

Mila esker, Mertxe, oso gustora entzun dizugu eta asko ikasi dugu.


Mertxeri beti gustatu izan zaio marraztea eta orain jubilatuta dagoenez, gai honen inguruko kuadroak egin ditu bere aletxoa eskaintzeko asmotan. 

Irudi hauek gure pasilloetan jarri ditugu eta irudi bakoitzaren atzean dagoen istoria kontatu digu. Mila mila esker Mertxe!


2025/10/24

KALABAZAK HUSTU DITUGU!

Gau Beltza ate joka dugunez, baratzean bildutako kalabazak hustu ditugu. LH 5 eta 6. mailakoak joan dira gelaz-gela Gau Beltzaren inguruko azalpenak ematera, eta ondoren, denon artean kalabazak hustu ditugu. Laster jarriko diegu kandela barruan!


LH 5. eta 6. mailakoen ekarpena:

Urriaren 23an LH 5 eta 6koak beste geletara kalabazak eraman genituen. Lehenengo gure burua aurkeztu genuen eta Gau Beltzean lehen zer egiten zen esan genien.  

"Guk liburu bat irakurri dugu eta hemen ere ospatzen zela jakin dugu. Hemengoak Gau Beltza izena du. Urria bukaeran azaroa hasieran kalabazak hustu eta aurpegi forma ematen zien. Barruan kandelak sartzen ziren eta iluntzen zuenean kale bazterretan jartzen zituzten. Mutilek jartzen zituzten neskei beldurra emateko eta batzuetan lortzen zuten eta beste batzuetan ez." 

Ondoren Gau Beltzari buruzko bertsoak abestu genituen. Eta gero kalabazak hartu eta txapela kendu genien. Jarraian barrutik hustu eta aurpegi forma marraztu genien moztu ahal izateko. Moztu genuenean  txapela jarri eta kalabazei argazkia atera genien. 

Gustora aritu ginen.


2025/10/21

EZ DEZAGUN MUNDUA JAN!

Atzo goizean, Enraíza Derechos Elkarteko kideek "ez dezagun mundua jan!" antzezlana eskaini ziguten eskolan. Hementxe dituzue irudi batzuk:


ATZO GOIZEAN GONBIDATU BEREZIAK IZAN GENITUEN ESKOLAN: AGURNE ETA MILA.

Haur Hezkuntzakoak basora joan ginenean gaztainak bildu genituen, eta hamaiketako goxo-goxoa prestatzeko Agurne eta Mila gonbidatu genituen eskolara. Atzo goizean etorri ziren, eta beraien laguntzaz gaztainak danbolinean erre genituen. Ze goxoak, bapo-bapo geratu ginen guztiak janda!

 Eskerrik asko bihotz-bihotzez Agurne eta Mila. Etorri nahi duzuenean gu bisitatzera.

2025/10/17

LHKOAK URIBARRI-GANBOARA EGUN PASA!

Atzo Uribarri-Ganboako urtegira joan ginen  Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak. Bertan, hainbat ekintza egin genituen; besteak-beste, hainbat hegaztiren behaketa, urtegiaren sorreraren inguruko azalpenak eta urtegi inguruan aurkitzen diren ekosistemak ezagutzeko aukera izan genuen. Egun polita pasa genuen! 

2025/10/16

CHIVOS CHIVONES

LH1-2koek gaztelerako saioetan ipuin bat irakurri genuen eta asko gustatu zitzaigunez, antzerkitxo bat egin genuen txotxongilo batzuekin eta abesti bat ere asmatu genuen. 

Ipuina eta abestia entzuteko sartu AUDIOLUBURUAK atalean. LH3-4koei egin genien antzerkitxoa eta asko gustatu zitzaien.

Ea zuei ere gustatzen zaizuen!

2025/10/10

YOLANDA ARRIETA ETORRI ZAIGU ESKOLARA

 Asteazkenean Yolanda Arrieta idazlearen  bisita izan genuen eskolan. Hainbat ipuin eta olerki entzunez, goiz polita igaro genuen. Hementxe dituzue argazkitxo batzuk! 

                                                                                                




MARIOLA KANPAINA SOLIDARIOA


 

  

Mariola elkarteak beraien kanpainan parte hartzeko gonbidatu gintuen eta guk baietz esan genien. Ikasleok eta irakasleek arropa erabilgarria ekarri genuen etxetik. Eskerrik asko parte hartu dezuen guztioi!!!

2025/10/06

BARATZA BERRIA MARTXAN

Eskolak baratza berria du. Irailean obrak egin zituzten eta urria iristearekin batera bertan lanean hasi gara. Aurten astero gela bakoitza txandaka baratzera joaten hasi gara.

Baratza berriak hamar bankal eta negutegi bat ditu eta oraingoz landare hauek landatu ditugu: eskarola, brokolia, azalorea eta aza. Baratza zaharrean ere porruak landatu ditugu. Negutegian oraingoz ez dugu ezer landatu.

GORA ESKOLAKO BARATZA!!!

2025/10/03

HAUR HEZKUNTZAKOAK BASOAN!

Gaur joan gara haur hezkuntzakoak lehen aldiz basora. Ibilaldi polita izan da eta bidean gaztainak, ezkurrak, intxaurrak bildu ditugu, baina ez dugu onddorik edo perretxikorik  aurkitu, ea hurrengoan zortea dugun! 😄

2025/10/02

MERTXEREN KOADROA

 

Mertxe, irakasle ohiak, berak egindako koadro bat eman digu. Koadroan bi eraikin hautsita daude. Altzairuak, arropa... hautsita ikusten dira.

Mutiko bat dago erdian triste eta kezkatuta ematen du, makila bat dauka eskuetan. Lakua bonbardeatu dutela dirudi.