2025/12/23

MARI DOMINGI ETA OLENTZERO ETORRI DIRA ESKOLARA

Atzo, abenduak 22, bisitari bereziak izan genituen eskolan, Mari Domingi eta Olentzero. Napo astoa mendian utzi zuten, nekatuta eta gaixorik baitzegoen. Halere, asteazkenerako prest egongo omen da, beraz, lasai egoteko! Goiz polita pasa genuen denok, eta opariak ere ekarri zizkiguten...   ESKERRIK ASKO BIOI!

Gabon zoriontsuak pasa ditzazuela eta oporren ostean, berriro bilduko gara eskolan!

Hementxe irudi batzuk:  Etorri dira Mari Domingi eta Olentzero

2025/12/19

ERAKUSKETA

 
Ikusi nahi duzue nola joan den gaurko ERAKUSKETAREN ibilbidea? Klikatu beheko estekan, eta bertan agertzen dira gure ikasleen aurkezpenak. 
 
Bestalde, gaur arratsaldean eskolara gerturatzeko aukerarik izan ez duzuenontzat, gure blogeko IRRATIA atalean entzungai izango duzue, eta baita jarraian agertzen den helbidean ere. 

Lan bikaina egin dute gure ikasle eta irakasleek, gozatu erakusketaz!

            BIDEOA: ERAKUSKETA 

            IRRATIA: Erakusketa

KARAOKEA

 Atzo goizean karaoke saioa antolatu genuen eskolan eta abeslari bikainak ditugu gure artean. Aukeratutako abestiak ezagutzen badituzue, abestu gurekin batera!  Hementxe dituzue hainbat irudi eta bideo: 

                                    
      Irudiak: Karaokea

      Bideoak: 
        
                    ✔  HH  
                    ✔  LH 1-2 
                    ✔   LH 3-4
                    ✔   LH 5-6  eta  LH 5-6               

2025/12/15

GABONETAKO POSTALA


 
Olentzero eta astoa basora joan dira,
bidean galdu eta haserretu dira...

Badatoz Gabonak, eta horiekin batera, gure postala!!!

GABONETAKO PINUA

 Oraingo honetan, Ioritz eta Aritz sukaldariek hamaiketako goxo-goxoa prestatu digute. Ikusi nahi duzue nola egin duten? Klikatu azpiko estekan eta hortxe ikusiko duzue pausoz pauso. Ea hurrengoan ere hamaiketako berezi bat prestatzen diguten, gu zain egongo gara eta!😋

2025/12/05

IPUIN KONTALARIAK

Eskerrik asko Asier, Laida, Nahia, Aroa eta Inge eskolara ipuina kontatzera etortzeagatik! Oso gustura egon gara, mila esker!!!




EUSKARAREN ASTEA

Aste honetan Euskararen Astea ospatu dugu eskolan. Eskolako sarreran Euskararen txantxangorria euskarari idatzitako mezuekin osatu dugu. Honetaz gain, taloak erre eta jan ditugu eta Herri kirolak ere egin ditugu.

Astea bukatzeko patioan egindako hizkuntzen erabilerari buruzko datuak aztertu ditugu asanblada batean. Datu hauen arabera, gure eskolako patioan euskara da nagusi. 2022an egindako neurketarekin konparatuta euskara gehiago erabiltzen da eta elkarrizketa elebidunak ere gero eta gehiago dira. Datu pozgarria da baina elikatzen jarraitu beharrekoa.

Guztion esku dago, jarrai dezagun euskara erabiltzen eta euskaraz bizitzen!



 




2025/12/01

LIZTOR ASIARRENTZAT TRANPA SINPLEAK

Liztor asiarrentzako tranpak jarri ditugu beheko parkearen inguruan. Nahiz eta garaia ez izan, jarri egin ditugu probatzeko. Ez kendu mesedez. 

Liztor asiarren tranpak egiteko honako bideo hau ikusi dezakezue. Guk horrela egin genituen:

https://www.youtube.com/watch?v=JpvZoCtHuuQ&t=272s

2025/11/19

IZAR PARKERA JOAN GARA!

Gaur goizean Izar Parkera joan gara HH eta LH1-2 gelako neska-mutilak. Poz-pozik ibili gara koltsonetetan saltoka eta txirristetatik ziztu bizian jaitsiz. Errepikatzeko esperientzia izan da aurtengoa ere!

2025/11/18

ASMAKIZUNAK

Hemen dituzue Uxue eta Eneak egindako sei asmakizun.

Entzun eta erantzunen bat badakizu IRUZKINETAN jarri mesedez.

2025/11/15

NAIARAREN BISITA

Gaur Naiara etorri zaigu gelara eta azaldu digu bere etxean eztia egiten dutela. Amak 10 erlauntza ditu. 

Erleek argizariarekin egindako abaraska naturala ekarri digu ikusteko. Propoleoa zer den ere erakutsi digu eta beraien eztia ere ekarri digu probatzeko.

Mila mila esker Naiara! 



2025/11/07

TXISTEAK

Hona hemen Adam eta Unaik kontatutako txisteak. Ea parre pixka bat egiteko balio dizuen!!!

EZETZ ASMATU!!!

Kaixo!! 

Hemen dauzkazue gazteleraz ikasi ditugun asmakizun batzuk. Iruzkinetan jarri asmakizunaren zenbakia eta erantzuna!!! Hemendik astebetera erantzunak jarriko ditugu.

1. asmakizuna          2. asmakizuna                   3. asmakizuna                4. asmakizuna


5. asmakizuna          6. asmakizuna                   7. asmakizuna                8. asmakizuna


9. asmakizuna         10. asmakizuna                11. asmakizuna

2025/11/03

LIZTOR ASIATIKOEN HABIA

LH 3. eta 4. mailan erleen eta liztorren inguruan ari gara lanean eta pila bat ari gara ikasten. 

Gaur Mapik liztor asiatikoen habi bat ekarri digu. Habiak kartoizkoa dirudi eta gelaxkek hexagono forma dute. Oso handia da. Liztor pila bat ditu barruan eta erreginaren bila ibili bagara ere, ez dugu topatu. Liztor langile pila bat ikusi ditugu. Batzuek eztena zuten, denek ez, badakizue zeintzuk duten eztena? Langile emeek, arrek ez dute eztenik, beraz kozka egiten dutenak emeak dira.

Jarraituko dugu gure berri ematen.



2025/10/27

ISRAELEN HISTORIA

Gaur Mertxe etorri zaigu eta Israeleko historia kontatu digu. 

Israel Afrika, Europa eta Asia elkartzen diren eremua dela esan daiteke. Bertan leku ezberdinetako jendea bizi izan da. Adibidez, duela 2000 urte erromatarrak eta juduak bizi ziren Israelen. Juduak Europa osoan zabaldu ziren.

Juduei ez zien lurra lantzen uzten, orduan Errusia, Polonia, Siria... aldera joan ziren. XIX.mendean aparte bizi ziren eta baldintza hobeen bila batzuk Amerikara joan ziren.

Alemaniarren gerra galdu zuten eta Juduen aurka jarri ziren. Juduen errua zela esaten zuten, naziek juduak ez zituzten pertsona moduan ikusten eta hauek desagertzea nahi zuten. Juduei besoan izarra jartzeko eskatu zien, horrela, jakiten zuten Juduak zirela eta ahal zituzten guztiak hil zituzten (6 milioi).

Bizirik geratu ziren Juduek ez zeukaten bizilekurik eta Israelera itzultzen hasi ziren. Han Palestinarrak (arabiarrak) bizi ziren. Pixkanaka Palestinako lurrak hartzen joan ziren eta han bizitzen jartzen.

Orain gehiena Israelek lortu du eta bestea sustsituta dago. Israeleko batzuk palestinarrak ez dituzte pertsona moduan ikusten eta palestinar guztiak desagertzea nahi dute.

Mertxek kontatu digu Jerusalemen hiru erlijioren eraikin garrantzitsuenak daudela (judua, musulmana, kristaua). 

Konponbiderik egon behar badu lehenengo giza duintasuna jarri behar da erdigunean. Hau da, bakoitzak bere burua zaindu eta besteena errespetatu. Elkar begiratzean pertsonak garela ikusi (ama, umea, gizon...).  Denon eta bakoitzaren bizitzari balioa ematen badiogu ezinezkoa da horrelako gertaerarik egotea.

Mila esker, Mertxe, oso gustora entzun dizugu eta asko ikasi dugu.


Mertxeri beti gustatu izan zaio marraztea eta orain jubilatuta dagoenez, gai honen inguruko kuadroak egin ditu bere aletxoa eskaintzeko asmotan. 

Irudi hauek gure pasilloetan jarri ditugu eta irudi bakoitzaren atzean dagoen istoria kontatu digu. Mila mila esker Mertxe!


2025/10/24

KALABAZAK HUSTU DITUGU!

Gau Beltza ate joka dugunez, baratzean bildutako kalabazak hustu ditugu. LH 5 eta 6. mailakoak joan dira gelaz-gela Gau Beltzaren inguruko azalpenak ematera, eta ondoren, denon artean kalabazak hustu ditugu. Laster jarriko diegu kandela barruan!


LH 5. eta 6. mailakoen ekarpena:

Urriaren 23an LH 5 eta 6koak beste geletara kalabazak eraman genituen. Lehenengo gure burua aurkeztu genuen eta Gau Beltzean lehen zer egiten zen esan genien.  

"Guk liburu bat irakurri dugu eta hemen ere ospatzen zela jakin dugu. Hemengoak Gau Beltza izena du. Urria bukaeran azaroa hasieran kalabazak hustu eta aurpegi forma ematen zien. Barruan kandelak sartzen ziren eta iluntzen zuenean kale bazterretan jartzen zituzten. Mutilek jartzen zituzten neskei beldurra emateko eta batzuetan lortzen zuten eta beste batzuetan ez." 

Ondoren Gau Beltzari buruzko bertsoak abestu genituen. Eta gero kalabazak hartu eta txapela kendu genien. Jarraian barrutik hustu eta aurpegi forma marraztu genien moztu ahal izateko. Moztu genuenean  txapela jarri eta kalabazei argazkia atera genien. 

Gustora aritu ginen.


2025/10/21

EZ DEZAGUN MUNDUA JAN!

Atzo goizean, Enraíza Derechos Elkarteko kideek "ez dezagun mundua jan!" antzezlana eskaini ziguten eskolan. Hementxe dituzue irudi batzuk:


ATZO GOIZEAN GONBIDATU BEREZIAK IZAN GENITUEN ESKOLAN: AGURNE ETA MILA.

Haur Hezkuntzakoak basora joan ginenean gaztainak bildu genituen, eta hamaiketako goxo-goxoa prestatzeko Agurne eta Mila gonbidatu genituen eskolara. Atzo goizean etorri ziren, eta beraien laguntzaz gaztainak danbolinean erre genituen. Ze goxoak, bapo-bapo geratu ginen guztiak janda!

 Eskerrik asko bihotz-bihotzez Agurne eta Mila. Etorri nahi duzuenean gu bisitatzera.

2025/10/17

LHKOAK URIBARRI-GANBOARA EGUN PASA!

Atzo Uribarri-Ganboako urtegira joan ginen  Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak. Bertan, hainbat ekintza egin genituen; besteak-beste, hainbat hegaztiren behaketa, urtegiaren sorreraren inguruko azalpenak eta urtegi inguruan aurkitzen diren ekosistemak ezagutzeko aukera izan genuen. Egun polita pasa genuen! 

2025/10/16

CHIVOS CHIVONES

LH1-2koek gaztelerako saioetan ipuin bat irakurri genuen eta asko gustatu zitzaigunez, antzerkitxo bat egin genuen txotxongilo batzuekin eta abesti bat ere asmatu genuen. 

Ipuina eta abestia entzuteko sartu AUDIOLUBURUAK atalean. LH3-4koei egin genien antzerkitxoa eta asko gustatu zitzaien.

Ea zuei ere gustatzen zaizuen!

2025/10/10

YOLANDA ARRIETA ETORRI ZAIGU ESKOLARA

 Asteazkenean Yolanda Arrieta idazlearen  bisita izan genuen eskolan. Hainbat ipuin eta olerki entzunez, goiz polita igaro genuen. Hementxe dituzue argazkitxo batzuk! 

                                                                                                




MARIOLA KANPAINA SOLIDARIOA


 

  

Mariola elkarteak beraien kanpainan parte hartzeko gonbidatu gintuen eta guk baietz esan genien. Ikasleok eta irakasleek arropa erabilgarria ekarri genuen etxetik. Eskerrik asko parte hartu dezuen guztioi!!!

2025/10/06

BARATZA BERRIA MARTXAN

Eskolak baratza berria du. Irailean obrak egin zituzten eta urria iristearekin batera bertan lanean hasi gara. Aurten astero gela bakoitza txandaka baratzera joaten hasi gara.

Baratza berriak hamar bankal eta negutegi bat ditu eta oraingoz landare hauek landatu ditugu: eskarola, brokolia, azalorea eta aza. Baratza zaharrean ere porruak landatu ditugu. Negutegian oraingoz ez dugu ezer landatu.

GORA ESKOLAKO BARATZA!!!

2025/10/03

HAUR HEZKUNTZAKOAK BASOAN!

Gaur joan gara haur hezkuntzakoak lehen aldiz basora. Ibilaldi polita izan da eta bidean gaztainak, ezkurrak, intxaurrak bildu ditugu, baina ez dugu onddorik edo perretxikorik  aurkitu, ea hurrengoan zortea dugun! 😄

2025/10/02

MERTXEREN KOADROA

 

Mertxe, irakasle ohiak, berak egindako koadro bat eman digu. Koadroan bi eraikin hautsita daude. Altzairuak, arropa... hautsita ikusten dira.

Mutiko bat dago erdian triste eta kezkatuta ematen du, makila bat dauka eskuetan. Lakua bonbardeatu dutela dirudi.

2025/09/29

IPUIN KONTAKETAK ENTZUNGAI

LH 3-4kook ipuinak kontatu dizkiegu Haur Hezkuntzakoei. Hemendik aurrera AUDIOLIBURUAK izeneko atala jarriko dugu martxan eta horrela etxetik ere entzun ahal izango dituzue.


Mila esker Uxue eta Ugaitz!!!

MENDI IRTEERA LEABURURA

Pasa den ostegunean Lehen Hezkuntzako ikasleak mendi irteera egin genuen, 9.00etan eskolatik atera eta Leaburura abiatu ginen bertan bazkaltzeko. Bidetik hainbat animalia ikusi eta gaztainak ere topatu genituen. Gure inguruak goxatuz egun zoragarria izan genuen! 

Sakatu beheko argazkian argazki gehiago ikusi ahal izateko! 

2025/09/26

ESKOLAKO BARATZA

Lehenengo eta bigarren mailako ikasleek herriko plano bat eman digute haur hezkuntzakooi,eta bertan, X hizkiarekin markatuta, herrian zehar gordetako pistak agertzen ziren. Ez da erraza izan, baina azkenean lortu dugu. Ba al dakizue zer aurkitu dugun pista horiei jarraituz? ESKOLAKO BARATZA BERRIA.  A ze sorpresa! Oraindik bukatzeko dagoen arren, jada pentsatzen hasi gara zer egingo dugun bertan. Hementxe dituzue irudi batzuk. 

2025/09/19

GELAN GOSALTZEN

LH1-2 mailakook ondo lo egitea eta gosaltzea zein garrantzitsua den lantzen ibili gara. Aurreko astean bakoitzak etxetik zerbait ekarri eta denok batera gelan gosaldu genuen. Zein goxoa zegoen dena!!

2025/09/08

IKASTURTE BERRIA HASI DUGU

Kaixo, denoi:
Ostiralean eman genion hasiera 2025-2026 ikasturteari. A zer nolako ongietorria! 
Irakasle berriak ezagutu genituen, baita 2 urteko neska-mutilak ere.  
Goiz polita pasa genuen, udan bizitako esperientziak elkarri kontatuz, eta  ondoren, hainbat jolas egin genituen eskolako hainbat txokotan. Ikusi nahi al dituzue ateratako argazkiak? Klikatu beheko argazkian.