"Ostegun Gizena" egun berezia izan zen guretzat, hainbat ekintza egin genituen: jolasak, altxorraren bila eta emanaldia. Hortxe dituzue argazkiak:
2026/02/20
2026/02/19
PATINAIA
Gaur Berrobiko LH 3-4-5-6 mailetako ikasleak Txuri-Urdinera joan gara patineatzera. Han Josuk eta Bikendik patinatzeko trukoak erakutsi dizkigute. Oso ondo pasatu dugu.
Link honetan topatuko dituzue argazki eta bideoak:
2026/02/04
OLES OLES LURRA ESNA ZAITEZ!
Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailakoak baratza berrira joan dira lurra esnatzeko asmoz. Oles oles abestu diote makilak astinduz, eta udaberriko zein udako uzta bikaina espero dugu.
GORPUTZ ADIERAZPENA: HIZKIAK SORTZEN!
Gaur Haur Hezkuntzakoak gorputz adierazpeneko saioa egin dute, eta bertan, euren izenen hizkiak gorputzarekin irudikatzen ibili dira. Hementxe dituzue hainbat irudi:
2026/02/03
SAN BLAS OPILA JATEN
Gaurko eguneko ohiturari jarraituz gure eskolan San Blas opila jan dugu. Atzo arratsaldean LH 5-6 mailako ikasleek eskola guztiarentzat opilak prestatu zituzten eta gaur goizean gela guztietatik zatiak banatzen ibili dira. Bejondeizuela!
GORPUTZ ADIERAZPENA: AKROSPORT ETA ZIRKOA
Kaixo:
Gaurkoan Lehen Hezkuntzako ikasleek akrosport eta zirkoa egin dute gorputz adierazpeneko tailerrean. Hortxe dituzue hainbat argazki:






.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)

