2026/01/27

LH5-6KOEN ELKARRIZKETA

Gaurkoan LH5-6ko ikasleok nekazaritza munduan aditua den eta eskolako gurasoa den Miriam elkarrizketatu dugu. Gauza askotaz hitz egin dugu: gure baratzeko negutegian landatzeko egokiak diren landareak zein diren, bakoitzari zenbat ur bota behar zaion, ureztatze sistemarik ezagutzen duen eta abar. Eskerrik asko Miriam gugana etorri eta horrenbeste informazio emateagatik. 

Elkarrizketa osorik entzuteko sintonizatu eskolako irratia.

5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!!!  

YARED, IORITZ ETA ARITZ SUKALDARI!

Atzo, Yared, Ioritz eta Aritz sukaldari lanetan aritu ziren eta pizza goxo-goxoa prestatu zuten.

Hementxe duzue bideoa:

Yared, Ioritz eta Aritz sukaldari!

2026/01/20

TAILERRAK

 Gaur hasi gara lehen hezkuntzako ikasleak ikasturte honetako tailerrekin: gorputz adierazpena, pentsamendu konputazionala eta senda belarrak. 








2026/01/19

BAIETZ ORAINGOAN!!!!

LH 3-4 koak  baratzan izan gara ilarrak ereiten. Abenduan lan berdina egin genuen  baina ez dakigu zergatik  ez zen ezer atera. Bigarren saiakera honetan lanak kontu gehiagorekin egiten ahalegindu gara. Ea oraingoan zorte gehiago dugun.

2026/01/16

TXALBURUEN BILA

 

Kaixo, denoi!

Haur Hezkuntzakoak txalburu bila joan ginen aurreko astean. 

Hementxe dituzue argazki batzuk:











2026/01/09

BARATZEKO ESPERIMENTUA ETA LANAK

HHkoak baratzara joan gara eta elurra zegoela aprobetxatuz esperimentu bat egin dugu. Zer gertatzen da elurraren gainera ura botatzen badugu? Erantzuna jakiteko HHko geletara etorri.

Bestalde, udazkenean landatutako barazkiak handitzen hasi direla konturatu gara eta 3 eskarola eta zerba hosto batzuk bildu ditugu. Barazkiak etxean jateko gure artean zozketatu ditugu.

ON EGIN!!!