2026/03/28

Korrika txikia Berrobi 2026


 EDERKI PASA DUGU KORRIKA TXIKIAN!!!!


HAUEK IZAN DIRA GURE LELOAK!!!!

GURE AITON-AMONAK ERE EDERKI PASA DUTE!!!





2026/03/26

IKASLEEN ARTEKO IRAKURKETA SAIOA


 Gaur arratsaldean, ikasle zaharrenek hainbat liburu irakurri dizkie ikasle txikienei. Bikoteka edota hirukoteka jarrita egin dute irakurketa saioa. 

Hona hemen argazkiak ikusteko esteka: Irakurketa saioa

2026/03/10

MARTXOAK 8

 Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, igandean izan zen arren, ostiralean ospatu genuen guk  hainbat ekintza burutuz:

                


2026/03/05

TAILERRAK

 Aste honetan 6.tailerra egin dute lehen hezkuntzako ikasleek. 

Hementxe dituzu hainbat argazki:








2026/02/20

OSTEGUN GIZENA

 "Ostegun Gizena" egun berezia  izan zen guretzat, hainbat ekintza egin genituen: jolasak, altxorraren bila eta emanaldia. Hortxe dituzue argazkiak: 

Ostegun gizena


2026/02/19

PATINAIA

 Gaur Berrobiko LH 3-4-5-6 mailetako ikasleak Txuri-Urdinera joan gara patineatzera. Han Josuk eta Bikendik patinatzeko trukoak erakutsi dizkigute. Oso ondo pasatu dugu.

Link honetan topatuko dituzue argazki eta bideoak:

IZOTZ PISTA 





2026/02/04

OLES OLES LURRA ESNA ZAITEZ!

 Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailakoak baratza berrira joan dira lurra esnatzeko asmoz. Oles oles abestu diote makilak astinduz, eta udaberriko zein udako uzta bikaina espero dugu. 

GORPUTZ ADIERAZPENA: HIZKIAK SORTZEN!

 Gaur Haur Hezkuntzakoak gorputz adierazpeneko saioa egin dute, eta bertan, euren izenen hizkiak gorputzarekin irudikatzen ibili dira.  Hementxe dituzue hainbat irudi:

D
 Z

L

M

E
A

C

2026/02/03

SAN BLAS OPILA JATEN

Gaurko eguneko ohiturari jarraituz gure eskolan San Blas opila jan dugu. Atzo arratsaldean LH 5-6 mailako ikasleek eskola guztiarentzat opilak prestatu zituzten eta gaur goizean gela guztietatik zatiak banatzen ibili dira. Bejondeizuela!

GORPUTZ ADIERAZPENA: AKROSPORT ETA ZIRKOA

 Kaixo:

Gaurkoan Lehen Hezkuntzako ikasleek akrosport eta zirkoa egin dute gorputz adierazpeneko tailerrean. Hortxe dituzue hainbat argazki:








2026/01/27

LH5-6KOEN ELKARRIZKETA

Gaurkoan LH5-6ko ikasleok nekazaritza munduan aditua den eta eskolako gurasoa den Miriam elkarrizketatu dugu. Gauza askotaz hitz egin dugu: gure baratzeko negutegian landatzeko egokiak diren landareak zein diren, bakoitzari zenbat ur bota behar zaion, ureztatze sistemarik ezagutzen duen eta abar. Eskerrik asko Miriam gugana etorri eta horrenbeste informazio emateagatik. 

Elkarrizketa osorik entzuteko sintonizatu eskolako irratia.

5, 4, 3, 2, 1... AIREAN!!!!  

YARED, IORITZ ETA ARITZ SUKALDARI!

Atzo, Yared, Ioritz eta Aritz sukaldari lanetan aritu ziren eta pizza goxo-goxoa prestatu zuten.

Hementxe duzue bideoa:

Yared, Ioritz eta Aritz sukaldari!

2026/01/20

TAILERRAK

 Gaur hasi gara lehen hezkuntzako ikasleak ikasturte honetako tailerrekin: gorputz adierazpena, pentsamendu konputazionala eta senda belarrak. 








2026/01/19

BAIETZ ORAINGOAN!!!!

LH 3-4 koak  baratzan izan gara ilarrak ereiten. Abenduan lan berdina egin genuen  baina ez dakigu zergatik  ez zen ezer atera. Bigarren saiakera honetan lanak kontu gehiagorekin egiten ahalegindu gara. Ea oraingoan zorte gehiago dugun.

2026/01/16

TXALBURUEN BILA

 

Kaixo, denoi!

Haur Hezkuntzakoak txalburu bila joan ginen aurreko astean. 

Hementxe dituzue argazki batzuk:











2026/01/09

BARATZEKO ESPERIMENTUA ETA LANAK

HHkoak baratzara joan gara eta elurra zegoela aprobetxatuz esperimentu bat egin dugu. Zer gertatzen da elurraren gainera ura botatzen badugu? Erantzuna jakiteko HHko geletara etorri.

Bestalde, udazkenean landatutako barazkiak handitzen hasi direla konturatu gara eta 3 eskarola eta zerba hosto batzuk bildu ditugu. Barazkiak etxean jateko gure artean zozketatu ditugu.

ON EGIN!!!