2025/11/19

IZAR PARKERA JOAN GARA!

Gaur goizean Izar Parkera joan gara HH eta LH1-2 gelako neska-mutilak. Poz-pozik ibili gara koltsonetetan saltoka eta txirristetatik ziztu bizian jaitsiz. Errepikatzeko esperientzia izan da aurtengoa ere!

2025/11/18

ASMAKIZUNAK

Hemen dituzue Uxue eta Eneak egindako sei asmakizun.

Entzun eta erantzunen bat badakizu IRUZKINETAN jarri mesedez.

2025/11/15

NAIARAREN BISITA

Gaur Naiara etorri zaigu gelara eta azaldu digu bere etxean eztia egiten dutela. Amak 10 erlauntza ditu. 

Erleek argizariarekin egindako abaraska naturala ekarri digu ikusteko. Propoleoa zer den ere erakutsi digu eta beraien eztia ere ekarri digu probatzeko.

Mila mila esker Naiara! 



2025/11/07

TXISTEAK

Hona hemen Adam eta Unaik kontatutako txisteak. Ea parre pixka bat egiteko balio dizuen!!!

EZETZ ASMATU!!!

Kaixo!! 

Hemen dauzkazue gazteleraz ikasi ditugun asmakizun batzuk. Iruzkinetan jarri asmakizunaren zenbakia eta erantzuna!!! Hemendik astebetera erantzunak jarriko ditugu.

1. asmakizuna          2. asmakizuna                   3. asmakizuna                4. asmakizuna


5. asmakizuna          6. asmakizuna                   7. asmakizuna                8. asmakizuna


9. asmakizuna         10. asmakizuna                11. asmakizuna

2025/11/03

LIZTOR ASIATIKOEN HABIA

LH 3. eta 4. mailan erleen eta liztorren inguruan ari gara lanean eta pila bat ari gara ikasten. 

Gaur Mapik liztor asiatikoen habi bat ekarri digu. Habiak kartoizkoa dirudi eta gelaxkek hexagono forma dute. Oso handia da. Liztor pila bat ditu barruan eta erreginaren bila ibili bagara ere, ez dugu topatu. Liztor langile pila bat ikusi ditugu. Batzuek eztena zuten, denek ez, badakizue zeintzuk duten eztena? Langile emeek, arrek ez dute eztenik, beraz kozka egiten dutenak emeak dira.

Jarraituko dugu gure berri ematen.