LH 3-4kook ipuinak kontatu dizkiegu Haur Hezkuntzakoei. Hemendik aurrera AUDIOLIBURUAK izeneko atala jarriko dugu martxan eta horrela etxetik ere entzun ahal izango dituzue.
Mila esker Uxue eta Ugaitz!!!
LH 3-4kook ipuinak kontatu dizkiegu Haur Hezkuntzakoei. Hemendik aurrera AUDIOLIBURUAK izeneko atala jarriko dugu martxan eta horrela etxetik ere entzun ahal izango dituzue.
Pasa den ostegunean Lehen Hezkuntzako ikasleak mendi irteera egin genuen, 9.00etan eskolatik atera eta Leaburura abiatu ginen bertan bazkaltzeko. Bidetik hainbat animalia ikusi eta gaztainak ere topatu genituen. Gure inguruak goxatuz egun zoragarria izan genuen!
Sakatu beheko argazkian argazki gehiago ikusi ahal izateko!
LH1-2 mailakook ondo lo egitea eta gosaltzea zein garrantzitsua den lantzen ibili gara. Aurreko astean bakoitzak etxetik zerbait ekarri eta denok batera gelan gosaldu genuen. Zein goxoa zegoen dena!!